Maiatzaren 10ean azken kurtsoko gala ospatu genuen ikastetxean. Heziketa-ibilbidea behin bukatuta, gala disfrutatzeaz bakarrik geratzen zen. Areto nagusian batzartuta, eta Jon de la Cruz eta Irati Díaz-Moreno aurkezle lanetan, hitz eta bideo hunkigarriak entzun eta ikusteko aukera izan genuen. Jarraian, taldeko argazkia atera eta bukatzeko, lunch bikaina dastatu genuen jantokian.