Bizkargiko txangoa LH5-6

Bizkargiko txangoa LH5-6

Pasa dan barikuan, 5. eta 6. mailako neska mutilak eskolatik Bizkargira joan ginan. Bidean denbora guztian berbetan joan ginen, eta horrela igoera arinago egin jakun. Lehenengo Arburura joan ginen, han hamaiketako jan, deskantsatu apur bat, argazki ofiziala atara eta aurrerantz joan ginen Bizkargi tontorrerantz. Ibilbidean zehar amaraunak armiarmakaz, perretxikoak, eta landara eta zuhatz desbardinak ikusi genduzan. Tontorrean bazkaldu eta zerbait jolastu gendun. Eta ordu 2etan beherantz abiatu ginen, baina Aldana auzotik. Batzuk eperdiko minagaz heldu ziren baten baino gehiagotan jausi zirelako, aldatz handiak egozalako eta gainera lurre labankor egoalako. Baina min handirik egin barik, San Isidro bidetik eskolara heldu ginen danok osorik. Ederto igaro gendun eguna!

Kontaktua

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

Tel.: 94 673 09 02

Fax: 94 630 83 21