Idearioa

Idearioa 2017-10-06T08:11:46+00:00

Helburu orokorrak

  • Ikaskuntza kooperatiboa eta proiektu-lana finkatzea.

  • ZIk proiektuen diseinu eta ezartzearekin hastea.

  • Eleaniztasuna hezkuntza-eskaintzan sendotzea.

  • Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren baitan, zentro aitzindaria izatea teknologia berrien erabilpenean.

  • Zentroaren premia espezifikoetara lotutako formakuntza plan bat diseinatzea eta banakoaren garapenean hobetzea.

Misioa

El Carmelo Ikastetxea Aita Karmeldarren zuzendaritzapean diharduen itunpeko ikastetxe kristaua eta irekia da, giro euskaldun batean dagoena.

Gure helburua 0 urtetik 18 urtera bitarteko neskamutilen hezkuntza orokorra da; alegia, erlijiosoa, soziala eta inbididuala.

Gure kudeaketan hobekuntza etengabea dugu helburu, baliabide egokiak erabiliz edota langileria koalifikatu baten partaidetzarekin.

Ikasleen eta haien familien poztasuna bilatzen duen giro baten sorreran saiatzen gara.

Ikuspegia

El Carmelo Ikastetxearen xedea da:

1. Gure eskualdean maila handiko ikastetxea izatearen prestigioa nahi dugu

2. Unibertsitatera heldu aurretik burutu behar diren etapa guztietako hezkuntza eskaini nahi dugu

3. Familietatik gertu dagoen nortasun bati eutsi nahi diogu ahalik eta burokrazia gutxien erabiliz

4. Haur hezkuntzatik trilinguismoa eta informazio-teknologia berrien erabilpena sustatzen dituen ikastetxea izatearen ospea nahi dugu

Baloreak

1. Pertsonarekiko errespetua. Eguneroko elkar bizitzan komunitateko kide guztion duintasuna, izakera eta norberan aukerak gogoan izan nahi ditugu

2. Elkartasuna eta erantzunkidetasuna. Langileria osoa helburu estrategikoen partaide bihurtu nahi dugu. Ardurak guztion artean banandu nahi ditugu

3. Etengabeko hobekuntzarekiko atxikimendua. Gure ezagutzak eguneratzen saiatzen gara ikastetxearen misio eta ikuspegia lortu ahal izateko

4. Familiekiko gertutasuna. Harreman hurbilak, baikorrrak eta itxaropentsuak hezkuntza komunitateko kideen artean mantentzearen alde gaude

Kontaktua

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

Tel.: 94 673 09 02

Fax: 94 630 83 21