Ingurune digitala
Adin goiztiar batetik, haurrek teknologiekin bizi dira – tabletak, telefonoak, ordenagailuak, jolasak … – modu erraz eta intuitiboan.
Gure konpromisoa teknologien erabilpen zuzena bideratzea da ikasketa hobea lortu ahal izateko eta ikasleek hauen aukerak eta mehatxuak egoki uler ditzaten.
Helburua tresna informatikoen eguneroko erabilpen arduratsua erraztea da.
El Carmelok, DBH eta Batxilergoko etapetan, iPad-a modu normalizatuan erabiltzen du; bestalde, hainbat ordenagailu sorta ditu haurrek informazio gizarte digitalean ondo trebatu daitezen hasierako hezkuntza etapetatik.