Eskerrak ematen egoitzako agureei

Gaur goizean, LH5. eta LH6. mailako ikasleek Jose Maria Azkuna egoitzara joan gara agureei eskertzeko orain dela hilabete bat emandako harreragatik.

Orduan, kazetari lanetan ibili ginen, euren bizitzari buruzko hainbat galdera egin genizkien eta eurak primeran erantzun ziguten. Euren parte hartzea eskertzeko, euren bizitzako datuekin karpeta ederrak prestatu dizkiegu bihotz-bihotzez, eta hauek entregatzera joan gara.

Gure lan opariak emateaz gain, euren garaiko kantak abestu dizkiegu, eta baita dantza ibili ere. Goiz ederra izan dugu, maitasunez betea.