Errezetak zertarako? Jaki gozo-gozoak prestatzeko!
Lehen hezkuntzako bigarren mailan errezetaren egiturak ikasi ostean, martxan jarri gara eta praktika apur bat egin dugu. Gelako talde bakoitzak errezeta bat aukeratu du, ondoren behar dituen osagaiak eta tresnak hartu ditu, eta plater gozoak prestatu ditu. Batzuk sagar bereziak, beste batzuk formetako sandwichak, fruta pintxoak, perretxikoak, sasiarrautza frijituak… Ezin hobetu pasatu dute eta merienda gozoa prestatu dute.