DBH 2 ikasleok Fisika eta Kimika ikasgaian eta Eusko Jaurlaritzak A21ekin erlazionatuta daukan Ibaialde programan parte hartu dugu.
Ibaizabal ibaira hurbildu gara eta han, ur laginak hartu ondoren, hurrengo parametroak aztertu ditugu: nitrato, fosfato eta amoniakoen kontzentrazioak, bakterio koliformeak, uraren tenperatura, oxigeno disolbatua, oxigenoaren saturazioa, pH-a eta uraren abiadura.
Datu guztiak txosten batean batu eta Eusko Jaurlaritzako ingurugelara bidali egin da.