Zerbitzu bidezko ikaskuntza

//Zerbitzu bidezko ikaskuntza
Zerbitzu bidezko ikaskuntza 2017-10-17T07:32:07+00:00

ApS laburdura erdarazko “Aprendizaje por Servicio” titulutik dator. Metodologi honek ikasketa praktikoa eta aldi berean gizarteari zerbitzu onuragarri bat eskaintzea bilatzen du.

ApS-en bitartez ikasleek euren ezagutza emaitzak hobetzen dituzte alor ezberdinetan, besteak beste jakintzatan, giza eta harreman gaitasunetan, jarrera eta baloreetan, eta guzti hau herritar arduratsu jarrera hartuaz lortzen dute. Horrelako proiektu bat hastera doanean, gizartearen arazo batekin topo egin behar da. Behin bat antzemanez, arazo honen gainean ikerketa sakon bat egingo da erantzun bat bilatuz. Erantzuna ezin da paperean geratu, baizik eta praktikara eraman behar da. Azken pausuak, gizartean bertan aplikatzeaz gain inguruko herritarrekin (batzuk ezagunak, beste batzuk ez), ikasketa prozesuko inplikazio eta motibazio guztia ematen dio.

Ikasleen ikasketa prozesua eta etekin akademikoa hobetzen du, zeren euren motibazioa hobetzen da ikusterakoan euren lana etekin bat ematen duela. Honez gain, ikasleen gizartekide sentimendua indartzen du. Bizkaian badaude ikastetxe batzuk horrelako jarduerak egiten dituztenak, baina gure inguruan eta guk ematen diogun ikuspuntuarekin gutxi gara. Hori dela eta, ikastetxeko irakasle batzuk gai eta metodologi honi buruzko formakuntza jaso dugu Roser Battleren eskutik, Espainiako hezitzaile adituena alor honetan.

Eliza Katolikoak, bai Frantzisko Aita Santuaren bitartez (adib. 2016ko JMJ ekitaldietan, Krakobian), bai Espainiako Gotzaien Batzarreko (CEE) azken dokumentuek (adib. 2015ko “Instrucción Pastoral Iglesia, servidora de los pobres” edota 2017ko IRUÑA ETA TUTERA, BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO GOTZAINEN PASTORAL IDAZKIA “Bizirako bidea erakutsiko didazu” (Sal 15, 11) Gaur egungo erronkak hezibidean), Kristau elkarte eta erakunde guztiei dei egiten gaituzte gizarte beharrizanetan dauden gizaki guztiei laguntza bat luzatzera. Guk, Kristau Eskola lez, erronka honi erantzun nahi diogu ApS proiektuen bitartez, fedea, hezkuntza garapena eta gizarte zerbitzua lotuz.

Lehenengo eta behin, danok parte hartu ahal dugu. Ez da bakarrik ikasleentzat aurkezten dugun proiektua (nahiz eta hauentzat zuzenduko ditugun, hezkuntza sistema barruko proposamena delako), baita ere familientzako eta herriarentzat zabaltzen dugu. Familiak eta herritarrak parte hartu ahal dute proiektuetan modu ezberdinetan. Kasu batzuetarako, laguntza zehatza eskatuz; beste batzuetarako ikusle, proiektuen zabaltzaile edo bultzatzaile, ideia berrien emaile edo parte hartze aktiboa izateari (kasu batzuetan) gonbidatzen dugu. Gure proiektuetan parte hartu nahi duzu? Idatzi gaitzazu hurrengo emailera: aps@elcarmelo.eus.

Kontaktua

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

Tel.: 94 673 09 02

Fax: 94 630 83 21