Hizkuntza Proiektua

///Hizkuntza Proiektua
Hizkuntza Proiektua 2018-10-10T11:12:33+00:00

Hizkuntza Proiektua

Ikastetxeko dokumentu guztiek Hizkuntza Proiektuak ezartzen dituen arauak jarraitzen ditu, lan integraleko tresna zentroko komunikazio eremu guztietan eragiten duena, curriculumeko hizkuntza trataeran zehazten dena eta, orokorrean, ikaste-irakaste prozesuko eta hizkuntzen erabileraren alderdi guztiak batzen dituena, zentroan modu egoki baten erabiliz.

Euskara

Euskara euskal kulturaren ardatza da. Ikasketa prozesuaren gidaria izateaz gain, zentroko hizkuntza ere izan behar du. Horretarako Normalkuntza plana dugu. Gure helburua euskaraz bizi izatea da eta, horretarako, hezkuntza elkarte guztiaren erabilera sustatu eta motibatzen dugu. Kanpoko harremanekin euskararen erabilerak lehentasuna izango du. Ikastaro honetan, urteko planaz gain, euskararen hizkuntza egoeraren diagnostikoa egingo da zentroan ; eta honen emaitzak lau urteko plana 2018-2022 diseinatzeko balioko du.

Eleanitza

Gure ikasleek, derrigorrezko hezkuntza amaitzean, bi hizkuntzatan ahoz zein idatziz komunikatzeko gai izan behar dira. Gainera, atzerritar hizkuntza batean oinarrizko konpetentziak landuta izango ditu.

Gure ikastetxeak ingelera eta alemanaren aldeko apustua egiten du. Ingelerak duen garrantziaz jabetuz, urrats berri bat eman nahi izan dugu eta etapa guztietara zabaltzeko apustu sendoa egin dugu: Lehen Hezkuntzan, Arte espresio klaseetan hizkuntza gidaria dugu baita  Gorputz Hezkuntzan, etapa guztietan, ere. Gainera, DBH4ko ikasleek Danimarkako ikastetxe batekin trukaketa egiten dugu, eta gure ikasleek ingeleseko titulu ofizialak lortzeko aukera izaten dute, zentroan bertan.

DBH3tik aurrera alemana aukerako irakasgaia dugu; horrela, aukera ematen da Batxilergoa amaitzean, euskara, gaztelania eta ingelesaz gain, laugarren hizkuntza baten ezagutza nahikoa eskuratu ahal izateko.

Hizkuntza Normalkuntza Proiektua

Ikastetxeko euskararen erabilera lau urteko proiektu baten barruan burutzen da, Hizkuntza Normalkuntza Proiektua deritzona. Proiektu hau ikastetxeko euskara egoeraren azterketa batetik abiatzen da eta urteko planean helburuak, neurriak eta ekintzak ezartzen ditu. El Carmelo Ikastetxeak Normalkuntza modu jarraituan landu izan du azken 20 urteotan.

Honen helburua hezkuntza elkartearen ezagutza eta erabileran sakontzea da. Hau lortu ahal izateko hurrengo helburuak lantzen dira:

  • Ikasleak motibatu euskararen erabilera bultzatuz bai gela barruan bai kanpoan.
  • Etorkinek euskara ikas dezaten ziurtatzea.
  • Irakasleak zein begiraleak motibatu eta hauen inplikazioa eskatu.
  • Gurasoak inplikatu euren seme-alaben euskalduntze prozesuan.
  • Inguruko elkarteekin elkarlanean aritu.
  • Kanpoko baliabide ekonomikoak lortu gure ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

Ikasleak interesgune nagusiak dira, eta hauei zuzentzen zaie ekintza gehienak:

Haur literatura tailerra, Liburu erraldoia, Tinko filma programa, euskara lantzeko egonaldiak, euskeraren eguna, Txip-a aldatu kanpainiak, Azken une magikoaren bideoak, Erdu aldizkaria, antzerkiak, kantua, Bizkaiko Bertsozale Eskolak bertsolaritza ikastaroak, Oihan Vegarekin irrati saioak, idazleekin hitzaldiak, pailasoak, musika taldeak, jokalari eta artita famatuekin hitzaldiak, EGA ikastaroak, euskara indartze programak, lehiaketa literarioak, gelako liburu maileguak,

Proiektuak Txip izeneko maskota bat ere badu, ikasleen artean oso ezaguna dena. Txip orain dela 15 urte jaio zen marrazki forman, gero marrazkiak garapen bat bizi zuen eta  heroi eta maskota erraldoi bat bihurtzera heldu arte, Ikastetxeko pelikuletan protagonista bihurtu arte. Hasierako leloak, gaur egun, bizi-bizirik jarraitzen du: 

Guztion inplikazioa ezinbestekoa da!

Txip-a aldatu eta euskeraz mintzatu !

Euskera batzordea 2018

Kontaktua

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

Tel.: 94 673 09 02

Fax: 94 630 83 21