Pastorala

Pastorala 2018-10-28T12:23:37+00:00

Pastoral Batzordea

Pastoralak bakoitzak bide zuzena hartzearen ardura dauka, bidea beti fedearena izanik. Pertsona bakoitza ezberdina da, eta Jainkoarekiko esperientzia ere ezberdina da. Hau dela eta, hainbat aukera eta hainbat proposamen ditugu El Carmelo Ikastetxeko hezkuntza elkartearentzat.

Ikasturte berri honetan gauza asko berritzeko asmoak ditugu, beti ere guztiok gustura aurki gaitezen. Batzuk, dagoeneko, berriztu ditugu; beste gauza batzuk berritzen gabiltza. Azken batean, Jainkoak beti esaten digu Berak dena berriztu egiten duela, eta hau gertatzen denean eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen.

Askorik ez luzatzeko hona hemen Pastoraleko batzordeak egiten edo egingo dituan lan, proiektu eta zerbitzuak:

  • Ikasturteko leloa, ‘HUNKITU ZAITEZ’. Hilero leloa landu egingo du hainbat ekintzen bitartez. Batzuetan ikastetxe guztia batuko da leloa lantzeko, eta beste batzuetan mailaka landuko dugu. Leloak ikasturterako jarrera adierazten digu, eta aurten hunkitzea tokatzen zaigu.
  • Goizeko otoitza. Aurten blog berri bat sortu dugu, edozeinek jarraitu ahal izateko. Egunero bi otoitz jarriko ditugu, bata txikientzat eta bestea nagusientzat; horrela guztiok parte hartu ahal izango dugu.
    https://colegiosocdpastoral.wordpress.com/
  • Egun eta ospakizun bereziak. Jai bakoitza oso ondo ospatu behar da, hitzez eta egitez. Horretarako guztiok jardungo gara gauzak ondo prestatzera, gero gogo gehiagorekin ospatu ahal izateko.
  • Irteera eta egonaldiak. Azken urteotan proposamen berriak egin ditugu (Teresiar bidaia, mendi irteerak, Udalekuak, Altzo, Gorbeia), eta hauek erantzun bikainak izan dute. Hau dela eta, hauek mantendu eta indartu nahi ditugu, ume bakoitzaren zoriona izaten baita ekintza hauen ondorioa. Gainera, aurten, Santiago bidea ere egingo dugu.
  • Ordezkariak. Gela bakoitzetik ordezkari bat izango dugu, eta ikasle ordezkari bakoitzak lagundu egingo gaitu proposamen egokienak hautatzen.
    Gurasoen artetik ordezkariak izatea ere gustatuko litzaiguke, guztiok bat egin behar dugulako primerako emaitzak lortu ahal izateko.

Ikusten duzuenez gogo beterik gaude gauza piloak egiteko eta guztiokin lan egiteko prest. Batzordean parte hartzeko prest bazaude, idatz iezaiguzu hurrengo helbidera: pastoral@elcarmelo.net

Kontaktua

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

Tel.: 94 673 09 02

Fax: 94 630 83 21