Teknologiak

Teknologiak 2018-01-12T11:54:44+00:00

Teknologiak

Azken urteotan irakaskuntzak aldaketa sakona jasan du. Lehenago egokiak ziren metodología eta tresnak gaur egun ez dira nahikoak.

Gizartea eta teknologia eskutik helduta doaz aurrera pausu handiak emanez eta irakaskuntza ezin da atzera geratu. Irakatsi eta ikasteko prozesuak erantzuna eman behar du gizartearen aldetik etengabe sortzen diren eskariei.

Horregatik, orain dela 4 urte El Carmelo Ikastetxea EVA proiektuan murgildu zen ikasleek gelan zuten lan egiteko era eraldatuz eta ikasteko era ere berriztatuz. Gehiengoa buruz ikastekoa zen sistema batetik esperientzietan oinarritutako sistema batera pasatu ginen, zeinetan jakituria norbereganatzea errazago egiten den.

Gelara tresna berriak sartu genituen eta ondorioz zerbitzu eta sistema berriak ere ezarri genituen, jadanik eguneroko jarduneko gauza bihurtu direlarik. Gure esperientzia hurbilagotik ezagutu dezazun hona hemen erabiltzen ditugun tresna eta terminología batzuk:

iPad: Tresna honek irakatsi eta ikasteko prozezua pertsonalizatzea ahalbidetzen du: baliabideen bilaketa autonomoak pentsamendu kritikoa sustatzen du eta ikasteko behar den denbora gutxitu egiten da multimedia diren materialei esker. Gainera elkar-konexioa eta eta elkar-banatzea errazten du, baita pantailaren proiekzioa, ikasleak gelan protagonista bihurtzen direlarik.

Konexioa: Ikastetxeraino Zuntz Optikoa daukagu bertan egunero ditugun gailu guztiei zerbitzua emateko emari nahikoarekin. Gainera, WiFi sistema aurreratua daukagu antena eta gailu kopuru handiak jasateko, eta honek etorkizunean beste maila batzutara gailu gehiago zabaltzea erraztuko du.

Kontrola: iPad-aren erabilera ikasteko tresna izan dadin ziurtatzeko kontrol-baliabide batzuk ditugu: instalatuta dauden aplikazioak kontrolatzeko (MDM), interneteko konexio eta edukiak filtratzeko (firewall) eta gelan dagoen ikasleak pantailan daukana une oro irakasleak ikusteko aplikazioa (Aula).

Komunikazioa: Familiekiko komunikazioa digitalizatu eta zentralizatu egin dugu. Educamos plataformaren bitartez zirkularrak, abisuak, ordainagiriak, informazio akademikoa… Eta familiek justifikanteak, abisuak eta autorizazioak bidali ditzakete.

Edukiak: Euskarri aldaketak edukien aldaketa ahalbidetu digu. Ikasgai gehienetan geure materia propioak sortu ditugu, esperientziaren ondorioz hobetu egin direlarik eta ikaslearen ikasketa prozesua modu eraginkor batean hobetuz.

Kontaktua

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

Tel.: 94 673 09 02

Fax: 94 630 83 21