Lasterketa Solidarioa SAVE THE CHILDREN

Urtarrilaren 31an Bakearen Eskola-Eguna ospatuko dugu eta Save The Children erakundearen alde lasterketa solidarioa egingo dugu. Lasterketa, 10:40tan hasiko dugu ikastetxeko haurtzaindegitik eta herriko kaleetatik pasatu ostean, Zelaieta parkera iritsiko gara 11ak aldera. Bertan, idatzi eta otoitz batzuk irakurriko ditugu ekitaldiari amaiera emateko.

Ikasleak kamiseta zuriarekin jantziko dira eta HH eta LHkoak txandalarekin ere bai.

Astean zehar lasterketa babesteko dirua ekartzen joan ahal zarete, ikasleei bananduko zaien orriekin batera, eta tutorei eman. Ostiralean, lasterketaren ostean, dirua batuko dugu eta diplomak bananduko ditugu egindako ahalegin fisiko zein ekonomikoagatik.

Ikusi bideoa.