DBH1 eta DBH2ko ikasleak Loiolan (Gipuzkoa) egon dira ALBOAN izeneko GKE-ak antolaturiko “Mugetatik Haratago” proiektuan parte hartzen.
Proiektu hau hezkuntza proposamen bat da, beraien bizilekua uzteko beharrizanean dauden pertsonen errealitatea eta hezkuntza komunidadearen artean hurbilketa egitea helburu duelarik.
Hiru egunetako egonaldia honetan ikasleek pertsona migratzaile edo errefuxiatua izateak zer suposatzen duen bizitzeko aukera izan dute, prozesu migratzaile horren etapa desberdinak ezagutuz: derrigorrezko desplazamendua, transitoa, mugak eta harrerako lurraldera heltzea.
Ikasturte honetako leloari jarraituz gure ikaslegoak aukera paregabea izan du bere ONENA EMAN dezan, besteenganako solidaridade eta enpatia baloreak suspertuz.
ZURE ONENA EMAN migratzaile eta errefuxiatuenganako begirada aldatuz!!