2. eskuko liburuen azoka

15 apirila 2016

Guraso agurgarriok:

Idatzi honen bidez El Carmelon, Agenda 21 programaren barruan, burutzera goazen ekintza baten barri emon nahi deutsuegu.

Apirilaren 23an liburuaren nazioarteko eguna ospatuko dala kontutan izanik, irakurketa zaletasuna bultzatzeko asmoarekin eta baita pobreziari aurre egiteko, 2. eskuko liburuen azoka jarri dogu martxan. Laburrean azalduz, egiteko garena zera da: etxeetan daukazuezan liburu batzuk batu, azoka bat antolatu eta gure artean barriro saldu.

Liburuen salmentarekin ateratzen dan diru guztia Guatemalako San Pablo ikastetxeari emongo jako.

Ekintza hau aurrera atera ahal izateko ondorengoa eskatzen deutsuegu: 3 urtetik 12 urtera bitarteko ikasleentzat interesgarriak izan daitekezan liburuak apirilaren 19 edo 20ean ikastetxera bialdu dagizuezala.

Azoka apirilaren 21ean eta 22an ospatuko da, liburu guztiak prezio bakar bat eukiko dabelarik: 1 €. Nahi izan ezkero, bat baino gehiago erosi ahal izango da..

Ekintza gehigarri legez, azoka amaitu ondoren saldutako liburuetariko baten agertzen dan esaldi bat emongo da ezagutzera. Aste birek epean esaldi hori bere liburuan aurkitzen dauan irakurle zorionekoarentzat sari bat egongo da.

Adeitasunez,
Agenda 21 – Pastoral taldea

¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR