2 eta 3 urteko neska-mutilak Kortezubiko Basondoko babeslekura joan ginen maiatzaren 16an; bertan animaliak zaintzen dira eta faunari zein ingurumenari buruzko kontzientziazio eta hezkuntza lanak egiten dira.
Hasieratik, abentura ahaztezina izan zen, lehenik, autobuseko bidaia bera, haietako askorentzat lehen esperientzia izan baitzen, ondoren, aterpera iritsi ginen eta taldeko argazkia atera genuen. Jarraian, bisita gidatuan, animaliak gertutik ikusi genituen, batzuei jateko eman genien baita ere. Goiz ederrari behar bezalako amaiera emateko, danok batera bazkaldu genuen, bertako kanpoko mahaietan.
Barruan, gure inguruko animali basatiak ikusi genituen, orkatzak, basurdeak, oreinak, azeria, basakatua…eta etxeko animali batzuk ere, hala nola, ardiak, ahuntzak, antzarrak, untxiak eta oiloak adibidez.
Bisitan, hurbiletik ikusi genituen beste espezie batzuk, saiak, otsoak, bufloiak, alpaka, katamotza, sugea, edo bisonteak izan ziren.
Aukera soziala eta didaktiko ezin hobea izan zen, animaliak gertutik ezagutzeko aukera eman zigun eta hauekin zein ingurumenarekin, errespetuzko jarrera eta baloreak bereganatu genituen.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu