Atzo arrratsaldean karmeldarren Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE edo ONG erderaz) Oscarte deritxon ordezkariekin egon ginan gure areto nagusian. Bertan Oscarteko ordezkari euskaldun bat egon zan, GKE honen ekintzak aurkezten eta ikasleekaz berbetan eta erakusten zer zan ikusiko genduna.
Beragaz Guatemalako bikote bat egon zan. Gizona eta emakumea. Eurak komentatu eben zelan bizitzen zan Guatemalan eta zelako desbardintasunak dagozan gizarte horren baldintzak ikusita. Zelakoak ziran euren etxeak, ura biltzeko modua, euren inguruak…
Emakumea bere herrialdeko jantzi berezia ekarri eban eta bere hizkuntzan hitz egin eban .
Euren hizkuntza ez da gaztelania eta gureak ( euskera, gaztelania, ingelera) izan ezik munduan hizkuntza asko dagozela konturatu ziran ikasleak .
Oso ondo egon zan orokorrean.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu