Astelehena, abenduak 17.
Ia hilabete bat pasatu da elkarrizketak egiten joan ginenetik. Binaka, egoitzako nagusi batzuei elkarrizketa egin geuntsien, galdera piloa egin eta hiru astetan karpeta berezietan euren bizitzako istorioa kontatzen saiatu gara.
Hunkigarria izan da! Heldu garenean, zuzenean eurengana joan gara eta emon deutsieguz gure lanak.
Eta gero andereño Lidiagaz ikasitako abesti batzuk abestu deutsieguz: Bermioko portuan, Cielito lindo, Ikusi mendizaleak, …
Ze polite izan dan dana!