2015-2016ko Ikasturterako Ordutegi Berriak

8 ekaina 2015

Maiatzaren 27an Ikastetxeko Eskola Kontzeiluak Bigarren Hezkuntzarako (Batxilergoa eta DBH) ordutegi berrien proposamena onartu zuen. Informazio hau webgunean jarri genuen, baina familientzako informazio gehiago zehaztea falta izan zitzaigun.

Hemen azaltzen dizkizuegu Bigarren Hezkuntzarako ordutegi aldaketa hau proposatzera eraman gaituzten arrazoiak:

  • 2015-2016 ikasturtean LOMCE-k  1.Batxilergoan 34 ordu ematea exijitzen du. Informazio hau martxoa-apirilean eman zitzaigun. Ordu bat gehiago gehitzen dio lehen kurtsoko kurrikulumari 34 ordutan geratuz.

  • Ondorioz, ordu hauekin, Batxilergoa goizezko ordutegiarekin antolatu behar izana egon da, gainontzeko ikastetxe guztiek egiten duten bezala.

  • Batxilergoko (berria) eta DBHko ordutegi ezberdinen artean dagoen aldeak funtzionamendu arazoa sortzen dizkigu gure ikastetxeko irakaslegoa berbera baita bi etapetan. Bai lan-beharrizan eta bai beharrizan pedagogikoek azaltzen ziguten ezin genuela horrela jarraitu irakasleen ordutegi ezberdinekin bi etapetan.

  • Eskola Kontseiluan hau azalduta, ikastetxeko ikasleen gurasoei galdeketa egitearen erabakia hartu zen Batxilergoan eta DBHn 8:00etan ala 8:30tan hasiko ote ginen galdetuz. Galdetutako gurasoen %75ak 8:00tan hasteko ordutegia nahiago zuten

Beraz, hau da 2015-2016 ikasturterako proposatutako ordutegia:


1. BATXILERGOA

Astelehena, asteartea,
asteazkena eta osteguna
8:00etatik 15:00tara

Ostirala
8:00etatik 14:00etara


2. BATXILERGOA

Astelehena, asteartea,
asteazkena eta osteguna
8:00etatik 15:00tara

Ostirala
8:00etatik 14:00etara


DBH 1, 2, 3 eta 4

Astelehena, asteartea,
eta asteazkena
8:00etatik 13:05etara
eta 14:00tatik 16:00tara

Osteguna eta ostirala
8:00etatik 13:05etara


Bachilergoko 2. mailako ikasleek 33 ordu egingo dituzte astean. Batxilergoko 1. mailako ikasleek 34 ordu astean. DBHko ikasleek 31 ordu egingo dituzte astean.

Klaseen arteko atsedenaldiak 15 minutuko bi izango dira: 9:50tatik 10:05etara eta 11:55etatik 12:10etara.

¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR