EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

11 abendua 2015

18. edizioaren milaka ale banatu dira egunotan Euskal Herri osoan

 

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk.
 

Erabilgarri eta probetxugarria

Gurasoentzako eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erre-ferentzia biltzen ditu edizio berri honek.
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailu eta jokoak,, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.
 

Edizio digitala berrituta
Paperekoaz gain, www.katalogoa.eus   webgunea berrituta aurkituko duzu: mugikor eta tabletetara egokitua, diseinu berritzailearekin eta beste hainbat osagai interesgarrirekin, Paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Idazle, musikari, filmagileekin egindako elkarrizketak, haien inguruko albisteak, nobedadeak, iritziak, ikusi eta irakurtzeko aukera izango duzu webgune berrituan. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.
Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da www.katalogoa.eus,  argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak zuzenean sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu direnak kentzeko. Hartara, webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta informazio berria eta interesgarria aurki daiteke bertan. Produktuen bilaketa azkarra egiteko aukera ere baduzu, adinaren, prezioaren nahiz beste ezaugarri batzuen arabera merkatuan dauden produktuak aurkitzeko.

Paperezko edizioari dagokionez, aurten 120.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.
¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR