Aste honetako astelehenean ,azaroak 28, LH5. Mailako ikasleekaz zaharren egoitzara joan gara.
Ekintza hau hirugarrenez egitera goaz eta bai gure ikasleak zein egoitzan dagozan aitita-amamak oso ondo eta gustora egiten dabe.
Han ariketa bat egin dogu: “lengua” arloko elkarrizketak egin doguz.
Ikasleak binaka jarten dira eta eurekaz aitita-amama bat edo bi jarten dira. Ikasleak aurretik prestatutako galderak egiteko gidoi bat daroe eta, gidoi hori oinarritzat hartuta, aitita-amamakaz berbetan hazten dira. Euren erantzunak idazten dabez eta hortik ataraten dabezan erantzunakaz gero, ikastetxean beste idazlan bat egin beharko dabe.
Idazlan hori zuzenduta dagoanean, inprimatu, apaindu eta bigarren bisita batean persona nagusiei opari moduan eroango deutsie.
Ikasleentzat oso aberasgarria da zaharrakaz egotea eta, alderantziz, badakigu persona nagusiek asko motibatzen dirala gure ikasleekaz egoteko eguna heltzen danean. Euren artean lagunen arteko erlazio politak agertzen dira ta.
Gabonetako astean berriro joango gara idazlanak eroatera eta bakoitzari berea emotera. Horregaz batera jaialditxo bat ospatuko dogu abestiekaz, gabon-kantakaz eta eurekaz mogitzeko dantzakaz.
Ederto pasatzen dogu eoitzara goazenean!