“Operación Kg” Kanpaina

23 abendua 2016

Orain dela hilabete bat lanean jarri ginen. Horretarako, erlijio eta biologiako klaseetan ikasitako hainbat edukiz abiatuz, konturatu ginen zein garrantzitsua den elikadura osasungarri bat eramatea; honekin bat, gizaki guztien arteko berdintasuna eta herritarrak izanik elkar lagundu behar dugula ikasi genuen. Hau guztia ikusita, sentsibilizazio programa bat antolatu dugu, kartelak eta bideoak burutuz eta ikastetxeko beste geletan aurkeztuz, Haurreskolatik Batxillergora. Gure ikaskideei azaldu genien zer lortu nahi genuen guztiok parte hartu ezkero. Eta horrela, apurka-apurka eta astez aste, astero gelaz gela pasatu gara eta 600 Kg elikagai lortu ditugu. Janari guzti hau banatzeko hautatu ditugu herriko familia pobreenak, aurreko ASA elkartearen arduradunaren bitartez, Gabon jai hauetan oinarrizko zenbait elikagai izan ditzaten ospatzeko.

Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztiei, zuei esker pillo bat ikasi dugu eta. ESKERRIK ASKO.

 

argazkiak-ikusi_eu

 

¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR