Euskeraren Nazioarteko egunerako, abenduaren 3rako, Azken une magikoa deritxon laburmetraia grabatu ohi dogu. Abestien bertsioak prestatzen doguz urtero eta aurten Amorebieta-Etxanoko Ametx erakundeak herriko ikastetxeetarako bideoklip lehiaketa antolatu ebanez, gure ikastetxetik bideoklip bi aurkeztu genduzan, biak Mika abeslariaren bertsioak, bata LH6. mailakoena, Staring at the sun, Eguzkiari begira gure bertsioan, eta bestea LH5.ekoena Lollypop edo Euskeraz bizi nahi dot eta! . Oso emaitza ona lortu gendun biekaz. Zorionak benetan ikasmaila bioi!
Epaimahaiak, gure ikastetxetik bakarra aukeratu dau eta gaur bertan jakinarazi deuskue talde sariduna 5. maila izan dala.
Saria ederra da, eta ikasleei asko gustatuko jake, gela osorako askaria nahi duten Zornotzako taberna baten eta eurekaz adostutako datan.
Bejon deizuela txapeldunak!