Aste honetan DBHko ikasle guztiek ingelesezko antzerki-lan bat ikusteko aukera izan dute.
Asteartean, DBH 3. eta 4. mailako ikasleek Shakespearek idatzitako “A Midsummer Night´s Dream” antzerki-lana ikusi zuten.
Ostegunean, bestalde, DBH 1go eta 2. mailakoek “Nobody´s perfect” antzerki-lana ikusi zuten. Bertan, parte hartzeko aukera izan zuten eta primeran pasatu zuen Jorge gure ikasleak eszenatokian.
Urtero egiten dugun ekintza honen bitartez, ikasleak ingeles hizkuntzarekin zuzenean harremanetan egoteko aukera daukate eta ikasgela barruan ikasitakoa praktikan jartzeko gai dira.