DBH1eko ikasleek, Euskera ikasgaian, ALEGIAK landu dituzte eta hauen bitartez narrazioan murgildu dira. Era berean, testu mota hauek, baloreak lantzeko baliabide aberatsa direla ohartu dira.
Testu eta ekintza desberdinak aztertu eta egin ondoren, gelarako baliogarriak izango diren ikaskizunak aukeratu dituzte eta gelako hormairudian jarri ditugu ikasturtean zehar gogora ekarteko. Tolerantzia, arduratsua izatea, solidaritatea eta elkarlaguntza sustatzeak izan dira aukeratutako jarrerak hezkuntza prozesuan pertsonak IZATEN IKASI behar baitugu.