Joan zen maiatzaren 9an goiz goizetik Burgoserantz abiatu ginen. Ordu biko bidaia egin
ondoren Cardeñako San Pedro monastegira heldu ginen eta han fraide benediktino baten
eskutik monastegia bisitatzeko aukera izan genuen. Asko disfrutatu genuen berari entzun
genizkion istorioekin eta baita ikusi genituen artelan bikainekin.
Ondoren, berriz ere autobusez, 11 km.tako bidea egin eta Burgos hiriburura heldu ginen. Ebro
ibaiaren zubitik igaro eta katedralera heldu ginen. Gotiko garaiko eraikin zoragarria gure
aurrean geneukan. Gure Historiako klaseetan ikasitako hainbat gauza bertan ikusteko aukera
izan genuen. Merezi du benetan Ondare Historikoa den eraikin hau ezagutzeak.