Aurreko maiatzaren 10ean, Eskolarteko foroa eta Udal foroa ospatu zan eta Amorebieta -Etxanoko 6 ikastetxe parte hartu genduen.
Zelaieta zentroan ikastetxeko ikasle guztien artean, Udal foroan aurkeztu beharreko konpromiso eta proposamenak landu ziren eta eskolako Agendako partehartzaileek elkar ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko momenturik ezin hobea izan zan.
Gero Udaletxerantza joan ziren. Goizeko 11.30etan 24 ikasle inguru Udalerriko Alkateagaz batu ziren eta ikastetxean egindako lanak azaldu ebezan. Ikasleek be udalerria hobetzeko Zelaieta zentroan landutako proposamenak eta konpromisoak aipatu ebezan.
Hartutako Konpromisoak hauexek dira:
- Gure inguruko edukiontzietan hondakinak ondo sailkatu
- Birziklatu egingo dogu eta familiei birziklatzeko esango dogu
- Apurtuta dagozan arropak, jostailuak etab. edukiontzi zurira botako doguz.
- Ikastetxeko gela guztietan edukiontzi marroi bat jartzen saiatuko gara edota etxean ere autokonposta ez eginez, bat jartzen
- Ura, berogailua, ordenagailuak…zentzuz erabiliko doguz
- Etxean 5. edukiontzia erabiltzen ez dogunok, gurasoei erabiltzen hasteko esango dogu
- Familiarekin, lagunekin…garraio publikoa gehiago erabiliko dogu
- Jendea Ekonomia Zirkularrarekiko kontzientziatzea publizitatea jarriz txoko berdean edo betse edozein lekutan
Egindako Proposamenak hauexek dira:
- Hondakin sailkapenaren inguruan etxeetara informazio bidaltzea: nora eramaten den, zer egiten den…
- Herrikko bidegorriak gutxi erabiltzen direnez bizikleta ohiturak sustatzea
- Herriko elkarteak kooperara joateko irteera batzuk antolatzea
- Edukiontzi marroi eta zurietan argibideak jartzea zer bota daitekeen jakiteko
- Jendeak zer bota daitekeen jakiteko kontenedore zuriaren publizitatea egitea
- Hondakinak sailkatzeko kanpainak egitea: marroiari buruz, zuriak, orokorrak….
- Edukiontzi mapa bat egitea non dauden jakiteko
- Bertako produktuen erabilera bultzatzea adibidez beherapenak eginez
- Jendea birziklatzen animatzeko tailerrak egitea
Amaitzeko, partehartzaile guztien argazki bat atera zan.