Azaroak 8an, DBH 3 ikasleak zientzia astera joan gara.
Han zientziarekin erlazionatutako txoko desberdinak ikusi ditugu:
- Mikromundo bat, osasun paregabea: Txoko honetan, gertutik aztertu dugu miniaturazko bizitza, mikroskopioen eta lupa estereoskopioen bidez. Mikrobio nagusiak, zer arrisku sorrarazten duten eta gaixotasun kutsakorrak prebenitzeko eta tratatzeko zer metodo dauden ikusi ditugu.
- Superbakterioen bila: Azken urte hauetan, superbakterioak patogeno arriskutsuak bihurtu dira heriotza tasa handiak dituzten infekzioak sorrarazten dituztelako. Bakterio arriskutsuena, Acinetobacter baumannii da eta txoko honetan azaldu digute modu bisualean bere kalte-mekanismoak eta sorrarazten dituen infekzioak ekiditeko mekanismoak.
- Zer egiten dute drogek zure burmuinean?: txoko honetan ikusi dugu drogek (alkoholak eta kalamuak batez ere) nola eragiten duten burmuinaren oinarrizko egituren funtzionamenduan (esaterako, neuronak hiltzen dituzte) eta droga mendekotasunaren arloko azken aurrerabideak.
- Energia berriztagarriak: energia berriztagarriak iturri naturaletik lortzen dira, eta ez dira agortzen. Txoko honetan, zenbait esperimentu egin dira haize energiarekin, eguzki energia termikoarekin, energia fotovoltaikoarekin eta energia elektrikoarekin. Era berean, ispilu paraboliko bat erabilita, ikusi dugu nola den posible aura berotzea.
- Motostudent Bizkaia: txoko honetan taldearen funtzionamenduari buruzko informazioa, motozikleten disenu eta eraikuntzak duen problematikari buruz hitz egin digute.
- Bioteknologia: garagardoaren eta ogiaren ekoizpena azaldu digute modu erraz batean eta antibiotikoen funtzionamendua.
- BC MATERIALS: txoko honetan, esperimentu batzuk egin ditugu material desberdinekin: ferrofluido bat musikak nola kontrolatu, itxura-orioimena daukaten materialak, argiarekin nola margotu, urrenanopartikuletan kolore aldaketak…