Urtarrilak 14, 15 eta 16an, hainbat Unibertsitate eta Fakultate El Carmelo ikastetxeko Batxilergoko ikasleei euren ikasketen berri ematera hurbilduko dira.
Saio hauen helburua gure ikasleek orientazio zerbitzu onena izatea da, batxilergoko ikasketak egiten dituzten bitartean. Orientazio zerbitzu hau, El Carmelo ikastetxean bertan eta unibertsitateak bisitatuz egiten da.