Otsailaren 6, 7 eta 8an DBH2ko ikasleak Loiolan (Gipuzkoa) egon dira ALBOAN izeneko GKE-ak antolaturiko “Mugetatik Haratago” proiektuan parte hartzen. Proiektu hau hezkuntza proposamen bat da, beraien bizilekua uzteko beharrizanean dauden pertsonen errealitatea eta hezkuntza komunidadearen artean hurbilketa egitea helburu duelarik.
Proposamen honek hiru etapa ditu Loiolako Santutegian egiten den hiru egunetako egonaldia nabaria delarik. Bertan DBH2. mailako ikasleek pertsona migratzaile edo errefuxiatua izateak zer suposatzen duen bizitzeko aukera izan dute, prozesu migratzaile horren etapa desberdinak ezagutuz: derrigorrezko desplazamendua, transitoa, mugak eta harrerako lurraldera heltzea.
Ikasturte honetako leloari jarraituz gure ikaslegoa hunkituta sentidu da migratzaileen errealitatea sufritzen dutenei bihotzarekin begiratuz eta inplikatuz.
HUNKITU ZAITEZ migratzaile eta errefuxiatuenganako begirada aldatuz!!