Gizartearentzat beharrezkoak diren ur zikinen garbikuntza hobeto uler ditzaten, Amorebieta-Etxanoko Udalaren bitartez antolatzen diren bisitetan parte hartu dute DBH 1eko ikasleek. Haiek Astepeko Araztegira gerturatu dira eta han ur zikinak tratatu eta garbitzeko egiten dena azaldu zaie. Lehenago ikasgelan ikasi beharreko zerbait , sakonago eta era praktiko batera ikasteko aukera izan dute. Bisita interesgarria izan da.