Otsailak 11-15 bitartean, gure ikasleek Erroma bertan ezagutzeko aukera izan dugu, batez ere kristau kultura gertuagotik ezagutu ahal izateko. Hiriak hainbat kristau aztarna ditu, batzuk agirian eta beste batzuk eskutuan. Gure erronka leku guzti hauek aurkitzea izan da, eta lortu ere. Aste zoragarria izan dugu, eta eguraldiak ere asko lagundu digu.