Urtero bezala, Danimarkako ikastetxe batekin egiten dugun trukaketaren baitan, aste honetan ikasle daniarren bisita jaso dogu. Pasadan ostegunean heldu ziren eta astebete Zornotzan eman ondoren gaur goizean goiz joan egin dira. Egun hauetan, esperientziak eta irteerak partekatzeaz gain, gure kultura eta ohituren berri emateko aukera izan dugu, baita ingelesa praktikatzeko ere. Esperientzia zoragarria izan da denontzat eta irrikitan gaude martxoaren amaieran Danimarka bisitatzeko.