Gaur garizuma bukatzen da, baina garizuma honetan LH eta DBHko ikasleek erronka eder bat hartu dute: garizumako ezaugarri eta ekintzak burutzea Rony eta Nikolay, ikastetxeko ikasleek apadrinatuta dituen bi umeak, laguntza emateko.
DBH3-ko ikasleak kontzientziazio kartelak eta bideoak egin dituzte ikastetxeko LH eta DBH-ko ikasle guztiak parte hartu dezaten.
Ikusi ikasleek egindako lan ederrak. Eskolara bueltatzen garenean ikasle bakoitzak Rony eta Nikolayrentzat batu duten dirua ekarriko dugu, eta gure laguntza bidaliko diegu.