Home - Haur Hezkuntza: 3-6 urte
Haur Hezkuntzan, familiekin harreman estuak ditugu.
Askotariko adimenak lantzen ditugu proiektuka.
Ume bakoitzak, pentsatzeko eta mundua ikusteko era desberdina dauka, beraz, ikasteko ere bai.
Askotariko adimenen bidez, ume bakoitzari tresna eta esperientzia desberdinak eskaintzeko aukera daukagu eta honela beraien gaitasunen garapena eta beraien osotasuna indartzen dugu.
Oso garrantzitsua da, umeek haien bizitzaren lehen urteetan, kontatutako ipuin mota asko entzutea eta, mugimenduekin, abestiekin, errimekin eta abarrekin laguntzea. Letrak dantzan metodologia erabiltzen dugu, eta umeek ipuinen eta abestien bidez, irakurketa eta idazketara gozotasunez hurbiltzea bilatzen dugu.
Metodologia honetan, ikasleak dira protagonista ikasi nahi dutenari eta egingo dituzten zereginei eta jarduerei begira. Irakasleak gidatzen ditu beti, pentsatzen, ikertzen laguntzen die eta horretarako, ikasgelan erabakiak hartzea, analisiak, gogoetak, eztabaidak, informazio bilaketa eta abar egitera bultzatzen dituzten egoerak sortzen ditugu.
Mugimendua, musika, dramatizazioa eta gorputz espresioa erabiltzen ditugu ikasleen garapen osoa gauzatzen laguntzeko.
Artelanak behatuz eta sormenezko uneak sustatuz, pentsamendua, interpretatzeko gaitasuna, hizkuntza eta esperimentazioa bultzatzen dira. Sormenezko une hoietan, espresio artistikoa lantzen da askotariko teknikak erabiliz, bai imitatuz, bai nork bere sormenerako eta erreprodukziorako originaltasuna garatuz.
Ikasle bakoitza bakarra da horregatik ikasle bakoitzaren beharrizan bereziak kontutan izaten ditugu eta erantzuten ahalegintzen gara orientatzaile eta Pedagogia Terapeutiko irakaslearen babespean.
Beraz, arreta berezia eskeintzen diegu premia dutenei, bakarkako planak eratuz orientatzaile eta Pedagogia Terapeutiko irakaslearen babespean.
Hau guztia lortu ahal izateko hainbat neurri hartzen ditugu: metodologia moldatu, indartze neurriak, banakako planak eratu,…. behar bereziak dituzten ikasleekin, etorkinekin euskera eta gaztelera ondo ikasteko hizkuntza indartzeko klase bereziak; eta gaitasun handiko ikasleekin material osagarriak eskeiniz.
Etapa honetan garrantzi handia ematen zaio sozializazioari eta bizikidetzari, hainbat girotan, hala ospakizunetan nola ikastetxearen barruan; Euskararen Eguna, A21 Eguna, Gabonak, Santa Ageda, Bakearen Eguna, Inauteriak, Emakumearen Eguna, Ikastetxearen Eguna, Kultur Astea…, eta baita handik kanpo ere, Pasaia, Gorbeia… eta egonaldiak Baratzen.
Umeen gorputzaren garapena ezinbestekoa ikusten dugu txiki-txikitatik. Beraz, adin honetako ikasleei eskaintzen dizkiegun eskolaz kanpoko ekintza gehienak, bide honetatik doaz: dantza txiki, dance, gimnasia erritmikoa, futbola. Hauetaz gain, musika, trikitixa eta panderoa eta ingelera ere eskaintzen dira.
Ikastetxe baten bila bazabiltza eta elkar ezagutu nahi baduzu, deitu edo idatzi, eta zurekin egongo gara.
Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)
Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30