Home - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12-16 urte
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikaslearen nortasuna eta gaitasunak garatzen ahalegintzen gara. Horretarako, banan-banako prestakuntza egoki baten bidez, hezkuntza integrala lor dezaten lan egiten dugu; eginkizun honetan, familiaren laguntza ezinbestekoa da.
Ikasleak beraien ikasketaren eta garapen pertsonalaren protagonista nagusiak izatea dugu helburu. Erronka honetan, gaurko gizarteko arazoei aurre egiteko, trebetasunak eta konpetentziak lehentasuna dutelako, puntu hauek indartzen ditugu: erabakiak hartzen ikastea, izpiritu kritikoa eraikitzea, ikasteko eta jokatzeko autonomia lortzea, denbora antolatzea, norberaren eta besteen lana baloratzea, sormena bultzatzea, taldeka lan egiten ikastea.
Gure ikastetxean barnekotasuna landuz, bizitza betetzea eta sakontasunez bizitzea ahalbideratuko dugu, Pastoraleko batzordeak antolatzen dituen ekintzen bidez.
XXI. mendeko gizartea eleanitza eta kultura-aniztuna dela kontuan hartuta, eleaniztasunaren alde egiten dugu. Bi hizkuntza ofizial: euskara + gaztelania, eta hirugarren hizkuntza, ingelesa.
Hizkuntza-eskaintza laugarren hizkuntza batekin gehitzen da, alemaniarekin, eta DBHko 3. mailatik aurrera ematen da hautazkotzat.
Etapa honetako ikasleak, D eredutik abiatuta, euskaraz. Euskararen erabilera sustatzen dugu, normalizazio-planean ezarritako jarduerak eginez.
Ingelesa jarduera hauekin indartzen dugu:
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barruan, Tutoretza Plana da ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura. Plan hau ardatz hauetan oinarritzen da:
Garapen pertsonala (Norberaren ezagutza, onarpena eta zaintza, hezkuntza emozionala, baloreak)
Besteekiko harremanak (Talde antolatzea, elkarbizitza, hezkidetza, sare sozialak, giza eskubideak, berdintasunean desberdinak, inklusioa)
Ikaskuntza prozesua (Antolamendua eta planifikazioa, errendimendua eta emaitzak)
Orientazio akademiko-profesionala (Ibilbideak aztertzea, informazioa bilatzea: ikasketak, lanbideak, aisia…, erabakiak hartzea)
Gaur egungo gizarteari erantzuna emateko bizikidetza, inklusioa eta hezkidetzari aparteko lekua emango diogu gure Tutoretza Planean.
Ikasle bakoitza bakarra da horregatik ikasle bakoitzaren beharrizanei erantzuteko prest gaude. Beraz, arreta berezia eskeintzen diegu premina dutenei, bakarkako planak eratuz orientatzaile eta PTaren babespean.
Hau guztia lortu ahal izateko hainbat indartze neurri hartzen ditugu, adibidez, etorkinekin euskera eta gaztelera ondo ikasteko klase bereziak; eta gaitasun handiko ikasleekin material osagarriak eskeiniz.
ApSk eduki akademikoak integratu eta horiei zentzua eman nahi die, baina gizarteari onura ekarriko dion balio praktikoa emanez, eta horrek gure errealitate sozialean modu aktiboan integratzera garamatza.
Bigarren Hezkuntzan, bereziki DBHko 3. mailan garatzen da, Bizkaiko Elikagaien Bankuari eta Odol Bankuari lagunduz.
Esperientziak erakusten digu irteerak eta egonaldiak oso positiboak direla ikasleentzat, bizikidetza eta berdinen arteko ezagutza eta errespetua sustatzeko. Horregatik antolatzen ditugu hainbat irteera, hala nola:
Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)
Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30