Bizkaiko Elikagai Bankuak indarrez jarraitzen du gose eta zarrastelkeriaren aurka lan egiten 1995
urtetik hasita orain arte.
2008. urtean izandako ekonomia krisialdiak ekarritako pobreziaren gorakadak, hainbat
pertsonaren beharrak eta premiak areagotu zituen eta Elikagai Bankuetan jasotako elikagai
eskaerak gorakada handia izan zuen.
Oraingoan pandemiaren eraginez, Bizkaiko hainbat etxetan oso larritu da egoera, eta gizartearen
elkartasuna eta lagunkidetasuna eskatzen ari dira aurrera ateratzeko. Esate baterako, gure
elkartean eskaerak %30ean igo dira.
Laster etorriko den azaroko Bilketa Nagusian dagoen osasun egoeragatik ezin izango garela
supermerkatuetan egon kontuan izanda, beharrezkoa ikusten dugu zuen parte-hartzea beste era
batera eskatzea; hau da, emari edo ekarpen ekonomikoa dirutan egitea gero elikagaiak erosteko
eta lortzeko.
1- Informazio kanpaina azaroaren 16tik, 22ra garatuko da. Epe horretan emariak online egin
daitezke Bizkaiko Elikagaien Bankura, www.bancali-biz.org/donacion-economica/ web
orrialdearen bidez.
2- Bilketa kanpaina supermerkatuetan azaroaren 20an, ostiralean, eta azaroaren 21ean,
larunbatean, izango da. Aurtengo bilketaren izena hauxe izango da: KUTXAN EMAN EZAZU
ZURE LAGUNTZA. Lagun bakoitzak berak nahi duen dirua eman dezake Bizkaiko Elikagaien
Bankurako.