Idazleak ikastetxeetan programari esker DBH-4ko ikasleek Asier Serrano Lasa idazlea eskolan izateko aukera izan genuen. Idazle honek martxoak 12ko ostiraleko azken ordua arindu zigun bere istorio eta gitarraz. Asier Serrano idazlea izateaz gain, musikagilea ere bada eta gaur egun bere ogibidea irakaslea izatea da.
Zintzotasunez hitz egin zuen eta honek harritu zituen gure eskolako ikasleak. Asierrek argi esan zien bera ikasle kaskarra zela, bere burua beti baitzuen klasean ez zen beste tokiren batean. Dena den, horrez gain, gaur egun irakasleen irakasle da eta hainbat libururen idazle eta musika taldeko kide ere bada.
Bere bizitzan izandako hainbat abentura eta anekdota kontatu zituen, baita horrekin lotutako hainbat abesti kantatu ere, baina ikasleak harritu zituen etorkizunerako hurrengo aholkuaz: “Ametsek ez dute hankarik!”. Hau da gure ikasleei gelditu zaien ideia garrantzitsuenetako bat eta ez da gutxi!
Bukatzeko, Asier Serranori gure eskerrik eta beroenak ebakuntza baten ondorioz min handia bazuen ere, gurekin egon zelako eta gainera guri eskerrak eman zizkigulako berarentzat gurekin egotea anestesia zela azaldu zigulako.
Espero dugu beste urteren baten gugana itzul dadila!