Gaur, martxoak 7, Zornotzako udalak ikasturte honetarako antolatu duen Booktuber lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan da Zelaieta zentroko auditoriumean. Bertan herriko ikastetxeetako partehartzaile guztiak gonbidatuak izan dira, eta kultura zinegotziak, Luciano Martínezek, sariak banatu ditu.
4 maila desberdin egon dira, eta El Carmelo ikastetxetik lanak bidali ditugu kategoria guztietan. Horietatik 3tan gure ikastetxeko ikasleak txapeldun suertatu dira, gainera finalista gehienak ere gureak izan dira. LH5-6ko kategorian, nahiz eta lan bikainak egon, ezin izan dogu irabazi, baina gainontzeko guztietan, hau da; beste hiruretan sari guztiak gureganatu ditugu: DBH1-2, Unax Riol , DBH3-4, Naroa González eta Batxin Leire Intxausti. Hau da marka!
Zorionak guztioi eta hurrengokoan animatu zaitezte horrela egiten!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu