Murgilketa linguistikoa Villanuan (Huesca), DBH 1- 2

27 martxoa 2022

Martxoaren 22tik 25era DBH1 eta DBH2ko ikasleak, goiz-zoizetik, Villanúa izeneko herrira abiatu ginen, Huescan. Hiru orduko bidaia egin ondoren, lehenengo Jaca hirian gelditu ginen eta Ciudadela edo San Pedroko gaztelua bisitatu genuen. Den-dena ingeleraz azaldu ziguten eta XVI. mendean Felipe II.ak erakitzea agindu zuela ikasi genuen. Harrezkero Historian zehar hainbat erabilera izan ditu Ciudadelak eta gaur egun UNESCOko Ondare Historikoa bilakatu da. Bisita interesgarria izan zen baina gehien gustatu zitzaiguna bertan dagoen Miniaturen Museoa izan zen.
Eguerdi aldera Villanúa herritxora heldu ginen eta aterpetxeko irakasleek ongi-etorria eman ondoren, apurka-apurka, 3 edo 4ko taldeetan, logeletan banandu ginen eta jarraian, goseturik, bazkaltzera joan ginen.
Hemendik aurrera ingelerarekin loturiko programari hasiera eman genion. “Around the world” izenpean England, Scotland eta Ireland lurraldeetako historia, abenturak eta kulturan murgildu ginen. Baina jolasetarako denbora ere izan genuen eta gaua heltzen zenean batzutan alienak, beste batzutan zonbiak edo poliziak bihurtuz ondo pasatu genuen.

Argazkiak eta bideoak ikusteko sakatu Txipen gainean

¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR