Batxilergo 1eko ikasleok Murillo de Gállegora joan gara 3 egun pasatzera eta jarduera desberdinak egitera. Lehenengo egunean, bidai luze baten ondoren, rafting edo hidrospeed egin dugu, energiaz beterik, noski. Bigarren eguna Astunen pasa dugu eskiatzen edo snowboard-a egiten. Gainera, Rigloseko herria ikusteko eta hoteleko igerilekuan sartzeko aukera izan dugu. Azkenik, bidaiarekin amaitzeko, rafting edo hidrospeed egin dugu berriro.
Bidaiako gauzarik onena? Askorentzat, hotelak duen igerileku klimatizatua. Guztiz gomendagarria. Txantxak alde batera utziz, ikasleok asko gozatu dugu bidai honekin eta esperientzia ahaztezina izan da.
Alex Goiria (Batx. 1B)
Argazkiak eta bideoak ikusteko Txipen gainean sakatu