Autobusetik jaitsi ginenean Algorri Interpretazio Zentrora joan ginen. Bertan, Iñaki eta Leire hezitzaileek bideo bat jarri ziguten bertako ekosistema azalduz. Zentroan egon ondoren Flyschera (Algorriko kalara) eraman gintuzten bertako izaki bizidunak ikertzeko: bi itsas izar, bi itsas pepino, karramarroak, anemonak, olagarroak … ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, Telmo Deuna baselizara joan ginen eta esan ziguten flysch-aren gainean eraiki zutenek ez zekitela azpian faila bat zegoela eta urte gutxiren buruan eroriko da. Geroago hondartzara jaitsi ginen eta flysch-a zertaz eginda zegoen azaldu ziguten.
Azkenik, Iñaki eta Leireri agur esan genien. Apur bat nekatuta itzuli ginen autobusera baina oso dibertigarria izan zen eta asko ikasi genuen.
Amaia Militei (DBH 1)
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu