Gaur goizean, José María Azkuna egoitzako 10 agure El Carmelo Ikastetxera hurbildu dira, Batxiler 1.mailako informatika klasera.
Gure ikasleek agureen irakasle moduan jardun dute, eta Interneteko hainbat plataforma (Gmail, Youtube, Maps…) erabiltzen irakatsi diete, hitz egiten zuten bitartean, euren bizitza esperientziak partekatuz.
Emaitza bikaina izan da, hasieratik aparteko adiskidetza giroa sortuz, eta dagoeneko hurre saio eguna ere adostu dogu.