Gaur, abenduak 15, “Bizitza istorioa” proiektuarekin hasi ginenetik hilabete bat bete danean, gure azken emaitza, hau da, liburuxka, eroaten joan gara egoitzara. Talde bakoitzak bere elkarrizketatuari oparitu dio prestatu duen liburuxka, eta bertan euren biografiarekin batera, argazki, mezuak eta apaingarriak jarri ditugu. Zerbait hunkitu gara, oso pozik jarri dira nagusiak. Eta eskolara itzuli baino arinago, andereño Lidiarekin prestatutako 4 abesti abestu dizkiegu. Goiz polita izan da!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu