Ikasturte honetan DBH1go. mailan “Baloreak” izeneko ikasgai berri bat izan dugu. Hemen elkarri esandako mezu positiboak zein garrantzitsuak diren ikasi dugu, alde batetik norberaren autoestimurako eta bestetik, gure harremanak sendotzeko.
Hilabete batzutan zehar bakoitzak “ikaskide ezkutu” baten ardura hartzen zuen.
Dena zegoen ondo antolatuta inor ez gelditzeko ezer jaso gabe. Mezuekin batera norberak egindako detailetxo bat eman behar genion elkarri eta denok hartzen genituen poztasunez. Ondo sentiarazi gaituzten momentuak izan dira.
Hemen dauzkazue gure lanaren irudi eta bideo batzuk.