Martxoaren 22tik 24ra batxilergo 1. mailako multiabentura-bidaia egin genuen. Programa, urterokoa, hau da, Murillo de Gállegora joan eta Hotel Spa Aguas de los Mallosen ostatua hartzea. Bigarren urtea izan da hotel horretan eta ezin da hitzez deskribatu zein polita eta atsegina den… etxean baino gustorago egoten gara eta zer esanik ez kanpoko igerileku klimatizatuaz! Egunero ordu bete izaten ginen bertan!
Lehen eta azken egunetan ibaietako bi jarduerak (rafting eta hidrospeed) egin genituen Ur Pirineos enpresarekin. Arraun egin, bainatu, beldurrak kendu, neoprenoarekin borrokatu, kolpetxoren bat hartu, abordatzeak egin… eta tarteka, argazkilariari barreren bat eskaini! Hau estresa hau! Ostegunean, aldiz, goiz jaiki eta Candanchúra abiatu ginen eskiatzera. Gehienentzat lehenengo esperientzia izan zen eta zegoen elur apurra aprobetxatu zuten ikastaroa egiteko eta euren kabuz saiatzeko, beraz, helburua gaindituta. Eskiatu ostean, autobusa hartu eta Rigloseko Malloak ikustera joan ginen, tartean lo-kuluxkatxoak botatzeko astia ere egon zen argazkietan ikus daitekeen bezala… Bertatik ilunabarraz eta paisaiaz gozatu genuen behin Vodafoneko iragarki batek erakutsi zuen bezala.
Laburbilduz, bidaia paregabea eta giro ezin hobea izan genuen. Horrela gozatu behar dira natura, lagunak eta ekintzak! Zorionak eta eskerrik asko!
Unai de Miguel (HFko irakaslea)
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu