
Ikasturteko irteerarik gogokoena egiteko garaia heldu da! Baratzera joan gara! Animaliak (LH2) Baratze Baserri eskolara joan gara, egun zoragarri bi pasatzera. Batzuentzat etxetik kanpo lo egin duten lehengoko eguna izan da eta oso urduri igo dira autobusean. Baina, hara heldu garenean beldur guztiak joan egin dira. Hainbat gauza egin doguz: animaliak zaindu eta jaten emon (behiak, zaldiak, astoak, untxiak, oiloak, txerriak eta ardiak), irteera txikitxu bat txoriak ikusteko eta jaten emoteko, lorategian lurra landu eta loreak landatu, diskoteka! Guztietatik gehien gustatu jakuna Kaxkabar zaldian montatzea eta untxi txikitxuak ikutzea izan da. Bueltatzerakoan Arteagako gaztelua ikusteko aukera izan genuen baita. Pena handiz bueltatu ginen, baina bagaude hurrengo irteeraren zain! Nora joango ote gara?
Argazkiak eta bideoak ikusteko Txipen gainean sakatu

