Ekainaren 2an DBHko Karmelolinpiadak ospatu ziren. Gabonetan egindako Zelai Erreko txapelketari honako probak gehitzen zaizkio: futbola, saskibaloia (mistoa), sprinta, krosa, eskupilota eta just dance (mistoa).
Eguraldi eguzkitsu eta berotsu batekin ikasleek haien %100a eman zuten proba guztietan. Saria klase osorako doaneko askaria zen baina jokoan klasearen kohesioa erakustea eta beste taldeei gailentzea zegoen; broma gutxi. Halere, fair play-a eta lehiakortasunaren adibiderik onenak erakutsi zituzten. Zuetaz harro sentitu nintzen egun horretan bereziki. Zorionak!
A! Nahiz eta irabazleak DBH 4koak izan, sailkapena inoiz baino estuago egon da eta aipamen berezia DBH 1ekoentzat doa. Gazteenak izanda 2. postua eskuratu dute!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu