Ekainaren 7an goizeko 9etan autobusa hartu eta Urederrera abiatu ginen 5. eta 6. mailakoak, tutore biekaz, Leire eta Lander, eta Joseba eta Jonegaz. Urederrera Opakua igon eta gero larri larri heldu ginen, baina heltzerakoan zelako paseo polita emon gendun! Errekak sortzen dauan paiasaia zoragarria da!
Kanpinera joan ginen bazkalostean, Mendigorriko Errota kanpinera, eta igeritokian bainu ederra hartu gendun. Afaldu eta parranda apur bat izan gendun …
Hurrengoko egunean Senda Vivara joan ginen eta bertan bakoitza bere airera ibili zan taldeka, hori bai, bazkalorduan eta hegaztien ikustaldian batu ginen danok batera egoteko. Iaz erre zan apur bat parkea eta atrakzio batzuk suntsitu ziren arren, beste barri batzuk ere jarri dabez, adibidez splash.
Kanpinera buletatu ginen, igeritokian eta gauza desbardinetara aritu ondoren, afalostean diskoteka izan gendun, eta danok ibili ginen dantzan. Ze ondo pasatu gendun!
Eta barikuan, ekainak 9, apur bat jolastu eta bainu ona emon ostean, bazkaldu, dana batu, bueno, ia dana … eta etxerantz abiatu ginen. Irrikan dagoz batzuk datorren ikasturtean itzultzeko!!!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu