Iazko ikasturtean LH3. eta LH4. mailako ikasleakaz Farmamundi erakundeak proiektu barri bat lantzen hasi zen.Proiekto honek “Aktibatuz” izena du.
Herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzea da helburua, osasunerako eskubidearen defentsan aktiboki parte har dezaten, eskubideen, generoaren, aniztasunaren eta ingurumenaren ikuspegitik.
Lankidetzaren bidez egiten da, prestakuntza-prozesuen eta edukien eraikuntza kooperatiboaren bidezko metodologia erabili dogu; jolasa erabiltzen da tresna gisa, bai eta ikaskuntza-prozesuak eta zerbitzu solidarioa ere, gogoeta egiteko eta partaideen gaitasunak garatzeko.
Zati bitan egin da. Lehenengo zatia 2022-23. ikasturtean egin da eta bigarrena 2023aren hasieran burutu da. Zatirik handiena iaz egin zan. Baina ikasturte honetan hormairudi nagusia egin da eskolan. Ikasleak margozterako prosezuan parte aktiboa hartu dabe.
Hormairudian “Laguntza” hitza idatzi egin da. Proiektuaren helburuekaz zerikusia duelako. Hitz hori natura eta kolore politakaz inguratuta dago eta gure eskola alaitu egiten dau.
Argazkiak eta bideoak ikusteko Txipen gainean sakatu