Asteartean, abenduaren 12an, DBHko 3. mailako taldeak irteera egin zuen Muskizeko El Pobal burdinolara. Jarduera Teknologia eta digitalizazioa eta Hezkuntza plastikoa, bisuala eta ikus-entzunezkoa irakasgaien proiektu baten barruan kokatu da. Pobal fabrika hidraulikoa zen, eta burdin minerala lantzen zuten metal bihurtzeko eta era guztietako erremintak egiteko. Gaur egun, Bizkaiko industria aurreko jarduera garrantzitsuenetako biri buruzko museoa da: burdinaren fabrikazioa eta errotaritza.
Argazkiak ikusteko Txipoen gainean sakatu